8 d’abr. 2014

Indar sozialaren aldea

"Bultzada eta sostengu sozial hori da prozesuaren bermerik handiena. Alderdien estrategiak aldatzea asko, izugarri esango nuke, zailtzen da gizartea erne eta bizi badago. Esaterako, nahiko zaila da gaur egun CDCren antzeko alderdi batek independentziaren diskurtsoa baztertzea, izan ere, bere merkatu politiko propioan izango zukeen galera oso handia izango litzateke. Beraz, prozesuen sintesi bat egiteko aukera izango bagenu, alderdiak bizkarrean sumatzen duten gizartearen presioa da alde handiena Euskadi eta Kataluniaren artean. Euskal Herrian loak edo gogo faltak harrapatu gintuen. Hemen, aldiz, kontrakoak."

2014ko martxoak 22an Berria egunkarian argitaratutako artikulua. Irakurri osoa hemen.