23 de març 2012

Denok Donostian


Bakea ez da egiten gatazkan zegoen aldeetako batek urratsak ematen dituelako. Gatazkako bi aldeek eman behar dituzte urratsak. Beste modurik ez dago. Ezker Abertzaleak abiadura handian eman ditu azken hilabeteetan urrats horiek, artean, Estatuko indarrek zer egin dute? Bada garaia beraiek ere mugimenduren bat egin dezaten. Bateragune auzia da aukera ezinobea. Rafa Diez, Arnaldo Otegi, Miren Zabaleta, Sonia Jacinto eta Arkaitz Rodriguez kalean behar lukete aspalditik. Datorren asteazkenean bost euskal herritar horien defentsak aurkeztutako helegitearen inguruan erabaki judiziala hartuko da Madrilen. Gure ekintzek ez dute erabakia aldatuko, baina behinik gure iritzia garbi behar du geratu. Gurea diodanean, pertsona anitzen iritzia esan nahi dut. Desberdintasunak desberdintasun, gutizian eta eskubidden bermatzean gutxiengo amankomuna topatzen dakigun jendea garelako. Horregatik, bihar, martxoak 24, Donostian egindo den agerraldi publikoaren bat egiten dut. Bidezkoa delako eta beharrezkoa delako.